ANIMATUK "ASPALDIKO!" ABIAN JARRI DU, TELEFONO BIDEZKO SARE SOZIAL BERRIA
Animatuk Aspaldiko! (http://www.apdko.com) sare soziala sortu du, euskaraz elkarrekin komunikatu nahi duen jendearentzat espreski sortutako gune euskaldun bat. Beste sare sozial batzuen antzera, Aspaldiko!-ko erabiltzaileek profil bat sortu, zertan ari diren argitaratu, taldeak sortu, fitxategiak partekatu edo doako blog pertsonala batean idatzi dezakete.
Aspaldiko!-k euskal Internet-eko erabiltzaileen arteko komunikazio erraza eta arina eskaintzen du gehienez 140 karaktereko mezu laburren bidez. Hau Aspaldiko!-ko ezaugarri nagusi bat izango da, baina erabiltzaileek eduki sakonagoak argitaratu ahal izango dituzte webguneko gainontzeko tresnez baliatuz: fitxategiak konpartitu, doako blogak -non euren berriak komentatu edo bizipenak kontatzeko aukera izango duten- edo talde bat sortu antzeko zaletasunak dauzkatenekin harremanetan jartzeko. Zerbitzu hauek guztiak dohainik erabili daitezke. Horretarako, profil bat sortu eta erabiltzailearen datu pertsonalen pribatutasuna eratu baino ez da egin behar.
Aspaldiko-ko beste xehetasun nagusi bat sakelako telefonoekiko bateragarritasuna eskainiko duena da. Telefono bat Internetera konektatu badaiteke, gure lagunekin konektatuta egon ahal izango gara edonon eta edozein unetan.