ASPALDIKO-ren eralbilpen baldintzak
Mesedez, irakurri erabilpen-baldintza hauek, hemen erabiltzaileen eskubide eta betebeharrei buruzko informazio guztia aurkituko baituzu. Hemen, ASPALDIKOn zer egitea dagoen eta ez dagoen ez ezik, erreklamazioak zein gatazkak sortzeko kasutan jarraitu beharreko prozedurak ere azalduko dizkizugu.
ASPALDIKO gizarte plataforma pribatu bat da (hemendik aurrera “Zerbitzu” deituko duguna) informazioa konpartitzeko eta zure lagunekin harremanetan jartzeko espazio bat eskaintzen dizuna (aurrerantzean “Profila” deituko dugu espazio hau). Zure inguruan zer gertazen den jakiteko aukera ematen dizu, eta mota guztietako kontaktuak (unibertsitatekoak, lanekoak, eta abar) egiten lagunduko dizu. ASPALDIKO gizarte plataforma pribatua ANIMATU MULTIMEDIA, S.L.-k (hemendik aurrera "ANIMATU" edo "Gu") kudeatzen du.
Erabilpen baldintza hauek www.apdko.com izenpean kokatutako Zerbitzu eta lekuko sarbidea zein erabilera arautzen dituzte, baita barruan erakutsi edo erabiltzeen eskuan jarriko diren edukiak. ASPALDIKOn sartzean, Web lekua erabiltzean edo Zerbitzuko edozein tresna erabiltzean, erabilpen baldintzak irakurri dituzu eta betzea onartu duzula adieraziko duzu.
Erabilpen baldintza hauek Zerbitzuko telefonoentzako bertsioan ere indarrean daude.
ANIMATUk Erabilpen baldintza hauek aldatzeko eskubide esklusiboa izango du egokitzat jotzen duen edozein unetan. Kasu honetan Web orrian aldaketen berri emango dizugu. Zerbitzua erabiltzen jarraitzeak aldaketen onarpena eragingo du. Onartzen ez badituzu, harpidetza uzteko prozedura jarraitu ahal izango duzu.
Erabilpen baldintza hauei ANIMATUk Web orrian eskainitako zerbitzu edo produktu berezientzat arautzeko behar besteko eranskinak gehitu ahal izango dizkie.
Zure datu pertsonalen bilketa, erabilera eta horiei buruzko dagozkizun eskubideak gauzatzeko prozedura Erabilpen badintza hauek zein Pribatutasun eta Datuen Babesa Politikaren arabera arautuko dira.
ZERBITZUAREN SARBIDEA: Pertsona fisikoak, 14 urte baino helduagoak.
Zerbitzuaren sarbidea 14 urtekoak baino gazteagoak direnentzat DEBEKATUTA dago. Hortaz, Erabilpen baldintza hauek onartzekotan 14 urte baino gehiago dauzkazula zin egingo duzu eta aitorpen horren ardura osoa hartuko duzu.
ASPALDIKOko taldekideok zurekin harremanetan jar gaitezke edonoiz zure benetako adina egiaztatzeko NANaren fotokopia edo antzeko agiri baten bidez. Emandako epean informazioa ematen ez badiguzu zure profila baliogabetu edo ezabatzeko eskubidea izango dugu.
NAN edo emandako agiriaren datuak ANIMATUko persona baimenduak baino ez dute aztertuko eta nortasuna egiaztatzea izango da agiriaren erabilera bakarra.
14 eta 18ren arteko urtekoa bazara, Zerbitzuaren bidez kontaktatu dituzun pertsoneei informazioa bidali baino lehen zure guraso edo tutoreekin hitz egiteko biziki gomendatzen dizugu.
14 urte baino gutxiago dituen erabiltzaile baten berri edukitzekotan beharreko urratsak emango ditugu eta bere profila baliogabetu edo ezabatu ahal izango dugu.
Gehiegikeriak edo Erabilpen baldintzak urrapenik nabaritzekotan, batez ere adingabekoekin lotuta badaude, albait azkarren jakinaraztea erregutzen dizugu.
Honez gain, ASPALDIKOko erabiltzailea izateko gonbidapen bat dagoeneko erabiltzalea den lagun betengandik jaso beharko duzu. Gonbidapenen bidalketaren ondorioen jakinean egoteko, irakurri Datuen Babesa Politikaren Gonbidapenei buruzko atala.
PROFILAREN SEGURTASUNA
Zerbitzua zein ASPALDIKOko zerbitzuak arlo pertsonalean baino ez dituzu erabiliko eta ANIMATUk baimena eman ezean ez duzula inoiz merkatal edo ekonomiko asmoz erabiliko ESPRESKI ADIERAZTEN DUZU.
ASPALDIKOk eskuratuko dizkizun Publizitate, Komunikazio edo babesa tresnak aldera utzita, persona juridikoek (enpresak, elkarteak edo beste edozein motatako erakundeak) DEBEKATUTA izango dute profil bat edukitzea. Era berean jarduera profesional batean aritu edo empresa bat ordezkatzeko profila ekintza merkatal, sustatzaile edo ekonomiko bat abian jartzeko erabiltzekoak diren persona fisikoek ezin izango dute profil bat eduki.
Zerbitzurako sarbidea ANIMATUri datu personal batzuk eman beharko dizkiozula eragiten du eta, honen ondorioz, Datuen Babesa Politika onartzen duzula. Datu faltsuak ematea debekatuta dagoenez, zure benetako izena eta datu zuzenak eman beharko dituzu. ANIMATUk datu faltsu edo okerrak aurkitzen baditu, profila baliogabetu edo ezabatu ahal izango du Erabilpen baldintza hauetan adierazitakoaren arabera.
Emandako datuak eguneratutak maintendu beharko dituzu uneoro.
Zerbitzurako sarbideak baldintza hauek, indarrean dagoen nazio edo nazioarteko legedia eta zintzotasunaren printzipioen araberako erabilera bidezkoa izateko konpromezu eta betebeharra eragiten du, baizik eta ASPALDIKOk sarbidea edo erabilerari buruzko eman diezazkizuken gainontzeko argibideak arduraz jarraituko dituzula. Zu zara profilaren erabileraren erantzulea.
ERANTZUKIZUNAK
Zerbitzua eta Web orria sentzuzko modu batean erabili ditzakezu jomugak eta posibilitatei dagokionean gehiegikeririk egiten ez duzun baldintzapean.
Zerbitzuari buruz, ANIMATU Web leku bat zure eskura uzten duen tartekari bat baino ez da eta ez du erantzukizunik hartuko, legeak exijitu diezaioken arduragatik baino. ANIMATUk ez du inolako erantzukizunik hartuko, -ez zuzena ez zeharkakoa- Zerbitzu edo Web lekuko edukirekin zuk egindako erabilera okerraren ondorioz.
ASPALDIKOk bere eskuan dagoen guztia egingo du Zerbitzuaren bidez komunikatzen diren edukiak, irudiak, iritziak eta gainontzeko informazioa legezkoak direla ziur egoteko. Hala ere, kontrol osoa edukitzea ezinezkoa denez, zuk komunikatu, jakinarazi, gorde, hedatu, bidali, eskuragarri utzi edo erakusten dituzun edukiak, irudiak, iritziak, iruzkinak eta gainontzeko informazioaren erantzulea izango zara, batez ere zure profilarena.
ANIMATU ezin izango da inoiz erantzule editorialtzat jota izan, eta edozein erabiltzailek Zerbitzuaren bidez adiera dezakeen iritziarekin bat ez gatozela adierazten dugu. Iritzi hauen ondorioen erantzukizun osoa igorleari egokituko zaio kasu guztietan.
Gureganatzen dizkiguzun irudiak, iritziak, informazioak, iruzkinak, marrazkiak edo edukien sarbidea mugatu dezakegu, eta beharrezkoa dela pentsatzekotan iragazkiak indarrean jar genitzake. Honek ez du eragiten ANIMATUri dagokiola Zerbitzuaren bidez zabaltzen diren edukiak kontrolatzeko ardura, baizik eta posiblea den neurrian ASPALDIKOren bidez eduki homofoboak, sexistak, diskriminatzaileak, pornografikoak, bortitzak, iraingarriak, ordena publikoaren aurkakoak edo argiro legez kanpo daudenen hedapena galeraztea.
DEBEKATUTAKO ERABILERAK
Zerbitzua debekatuta edo legez kanpoko helburuz erabiltzea GUZTIZ DEBEKATUTA DAGO, helburu ekonomiko bat izan ala ez eta ekintza hauen erantzukizuna zuri baino ez dagokizu. Zehazki, hurrengoan adierazten diren erabilerak debekatuta daude. Kontuan izan zerrenda honen sakonera ez dela behinbetikoa.
* Besteen oinarrizko eskubideen (ohorea, irudia, intimidate pertsonala edo familiakoa eda adingabekoena gehienbat) edonolako urrapentzat jota izan litezkeen edukiak kokatu, bildu, hedatu, argitaratu edo konpartitzea.
* Besteen irudiak edo datu pertsonalak erakusten dituzten agiri grafikoak titularren beharreko baimenik gabe kokatu, bildu, hedatu, argitaratu edo konpartitzea.
* Datu pertsonalen, jabego intelektualaren edo komunikazioen sekretuaren babesa urratzen dituzten edukiak kokatu, bildu, hedatu, argitaratu edo konpartitzea.
* Beste ASPALDIKOko erabiltzaileak eskainitako irudiak edo argazkiak kopiatu, zabaldu, edo beste edozein era batean ASPALDIKOko sarearen barruan zein kanpoan konpartitzea.
* Lizun, pornografikoa, gehiegizkoa, arrazista, iraingarri, iruzurrezko, gezurrezko, legez kanpokoa edo ordena publikoaren kontrakoa den informazioa edo materialak kokatu, bildu, hedatu, argitaratu edo konpartitzea.
* Zerbitzua beste erabiltzaileak iraindu, ikaratu, jazarri edo euren irudia urratzeko asmoz erabiltzea.
* ASPALDIKOko Web lekua edo zerbitzuak legez kanpoko, gainkargatu, errekaratu edo kaltetuta izan daitezkeen moduan erabiltzea.
* ASPALDIKOko sistemetan kalteak edo aldaketak sor litzaketen birusak, fitxategi akastunak, programak edo beste materialak kokatu, bildu, hedatu, argitaratu edo konpartitzea.
* Zerbitzua publizitatea edo merkatal informazioa bidali, mezu publizitarioak igorri edo helburu berarekiko datu pertsonalak metatzeko erabiltzea.
* Zerbitzua edozein motako helburuz pertsona multzo bati eskatu gabeko posta errepikakorra edo masiboa bidaltzea, edo beste pertsonen posta elektronikoen helbideak baimenik gabe bidaltzea.
* ASPALDIKOko Zerbitzuaren bidez eskatu ez diren posta elektronikoak edo beste edozein motako jakinarazpenak helarazteko asmoz beste erabiltzaileen posta elektronikoen helbideak edo kontaktatzeko informazioa pilatzea.
* Eskatu ez den publizitatea, legez kanpoko eskaintzak, material sustagarriak, “spam”, “lotutako gutunak”, “zabor-posta” edo antzeko jakinarazpenak kokatu, bildu, hedatu, argitaratu edo konpartitzea.
* Profila publizitateko, ekonomiko edo merkatal asmoz erregistratu eta erabiltzea.
* Profilak pertsona juridikoen (empresa, erakundeak, elkarteak, partidu politikoak, sindikatuak, GKEk, eta abar) izen edo mesederako sortzea.
* ASPALDIKOko Zerbitzuaren bidez Beste erabiltzaileei datu pertsonalak, pasahitzak, edo informazio pribatuta emateko eskatu edo premiatzea.
* Datu falsuak erabiltzea, nortasuna sortu, profila osatu, iritziak eman, informazio pertsonala edo zu, beste pertsonei edo haiekiko harremanari buruzko informazioa ematean.
* Beste norbaiten izenean profil bat sortzea edo beste pertsonaren nortasunaren lekua hartzeko edozein prozeduraz baliatzea.
Arestian zerrendatutako jarrerek, helburu ekonomiko izan ala ez, ANIMATUren irizpidepean zure profilaren baliogabeketa edo ezabaketa utziko dituzte, ekintzaren larritasunaren arabera. Era berean, beharrezkoa bada ANIMATUk debeku hauek urratu dituzten edukiak ezabatu ahal izango du.
Honen ondorioz ANIMATUk zure profila baliogabetu edo ezabatu lezake berehala inolako jakinarazpenik gabe. Hau egiteak ez lizuke kalteordainik jasotzeko eskubiderik emango inolako kasutan eta delitu bat dagoelako susmoan egotekotan, ANIMATUk indarrrean dagoen araudiaren urrapena edo delitu baten aztarnak aurkitzekotan polizi eta epai aginpideen jakinpean jarri eta lagun diezaiekela jakinarazten dizugu.
PROFILEN ORDEZKATZEA
Kasu hauetan, zure profilaren bidez inoren lekua hartu duzulako susmoak eduki bezain agudo zure nortasuna egiaztatu eta faltsua bada zure profila ezabatuko dugula ohartarazi nahi dizugu.
ANIMATUk zure nortasuna egiaztatzeko beharreko urratsak emanez gero beste pertsonaren nortasuna antzeztu duzula aurkitzen badu eta zure benetako nortasuna argitzerik ez badago, zure profila behinbetirako ezabatuko da.
Profil faltsuren berri edo aztarnak aurkitzekotan, mesedez bidal iezaguzu mezu bat kudeatzailea@apdko.com helbidera.
Honen ondorioz ANIMATUk delitua den nortasun ordezkatze bat (batez ere indarrean dagoen Kode Penalaren 401. Artikuluan xedatzen dena) topatzekotan polizi eta epai aginpideen jakinpean jarri eta lagun diezaiekela jakinarazten dizugu.
ZERBITZUKO JABEGO INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA
Zerbitzuko jabego intelektual eta industrialari buruzko eskubide guztien titularra ANIMATU da, erabiltzaileen edukiak izan ezik, norberarenak izango direnak hurrengoan aideraziko diren baldintzapean. Erabilera baldintza hauen arabera, ANIMATUk Zerbitzua era personal batean erabiltzeko lizentzia mugatua, ezeztagarri eta besterenezin bat ematen dizu. Lizentzia hau izan ezik, ANIMATUk idatzizko baimena espreski eman ezean, Web lekuko edozein edukiren (datu-baseak, lekuaren funtzionamendu edo ikuspenerako programak, irudiak, testuak, diseinuak, indizeak, itxurak, eta abar) kopia, zabalpena, komunikazioa, aldaketa edo ustiaketa, osoa edo partziala izan, debekatuta dago.
ANIMATUko idatzizko baimena espreski jaso ezean ezin izango duzu, inolako kasutan, ASPALDIKOko Web lekuko edukiaz (datu-baseak, lekuaren funtzionamendu edo ikuspenerako programak, irudiak, testuak, diseinuak, indizeak, itxurak, eta abar) merkatal asmoz baliatu. Lizentzia hau urratzekotan, arau-hauste honen gainontzeko ondorioaz gain ANIMATUk zure profila baliogabetuko du.
ERABILTZAILEEN PROFILEN EDUKIAK
Zure profilean edozein motako edukia (argazkiak, fitxategiak, testuak, bideoak, doinuak, eta abar) zure eskubide guztiak kontserbatuko dituzu eta ANIMATUri lizentzia mugatu bat emango diozu eduki horiek kopiatu, hedatu, informazioa gehitu eta eraldatzeko Zerbitzuko betekizun teknikoei egokitzeko. Baimen honek mundo osoan izango du indarra eta ez da esklusiboa, hortaz, beste inori edukien lizentzia bera eman diezaiokezu hala nahi baduzu. Lizentzia honen iraupena zure profila indarrean dagoen bitartean baino ez da luzatuko eta bere xede bakarra Zerbitzua Erabilera baldintza hauetan adierazten den bezala ahalbidetzea da.
Lizentzia hau baliorik gabe geratuko da zure edukiak Zerbitzutik kendu edo zure profila ezabatzen duzun bezain laster. Honezkero, ANIMATUk zure edukien hedapena ahalik eta azkarren etengo du.
Argitaratzen duzun edukiari buruz, ondorengoa bermatu behar duzu:
* ANIMATU edukiak argitaratzen uzteko beharreko eskubideen titularra zarela.
* Edukiak ez dituztela beste inoren intimitatea, jabego industriala edo intelektualaren inguruko eskubideak urratzen, ezta inoren eskubideak, pertsona fisikoa ala juridikoa izan.
Beraz, Zerbitzuan argitaratu dituzun edukiak direla eta norbaitek salaketa bat egitekotan ez duzu denuntzia horretan ANIMATU nahastuko.
ESKUBIDEEN URRAPENA JAKINARAZPENA
ANIMATUk titularren eskubideen babesa zainduko du. Beraz, Zerbitzuan euren baimenik gabeko edukiak argitaratu direla jabetzean, argitalpen hori inoren intimitatea, jabego industriala edo intelektuala edo beste edozein eskubiderik urratzen baditu jakinarazi diezaguke kudeatzailea@apdko.com helbidera mezu bat bidaliz, edo posta arruntaz Erabilpen baldintza hauen bukaeran azaltzen den helbidera. Nola edo hala, mezua edo gutunak “ESKUBIDEEN URRAPENA” adierazi beharko dute azalean edo mezuaren gaian eta ondorengo informazioa erantsi beharko da:
* Urratutak izan diren edukiak, eskubideak edo datu pertsonalen zerrenda.
* Zerbitzuaren barruan kokatu ahal izateko Edukiaren beharreko xehetasunak.
* Salatariaren informazioa ANIMATU berarekin kontaktu egin ahal izateko: telefonoa eta e-posta.
* NAN-a, pasaportea edo nortasuna egiaztatzea ahalbidetzen duen agiri ofizialaren kopia.
* Salatariak emandako informazioa egiazkoa dela eta urratutako eskubideen titularra bera zan edo honen izenean hitzegiteko gai delako sinatutako zinpeko aitorpena.
GERTAKIZUNAK ETA SUSTAPEN-EKINTZAK
Web orrian “nire gertakizunak” izena duen arlo bat daukazu. Han gertatzen zaizun edozeri buruzko informazioa argitaratu dezakezu eta ASPALDIKOn dauzkazun lagunak gonbidatu ahal izango dituzu zure gertakizunetara, esate baterako, zure urtebetetzea.
Gertakizun hauetaz gain, ANIMATUk hainbat motatako sustapen-ekintzak egin ditzake. Adibidez, “babestutako gertakizunak” badaude, enpresa batek norekin ANIMATUk erkarlanean dabilen egindako sustapen-ekintzak direnak. Gertakizun hauek pertsonalak bezalakoak dira, baina hauetan ANIMATU da parte hartzea proposatzen dizuena empresa eta profesionalekiko elkarlana dela eta. Gertakizun hauetan partehartzea Erabilpen baldintza hauetan azaltzen diren xedapenen bidez arautuko da. Gertakizun batera joango edo joatekoa zarela adieraztean gertakizuna ikusi dezaketen ASPALDIKOko beste erabiltzaileek zure asmoa jakin ahal izango dute.
BESTE ERABILTZAILEEKIN ELKARREKINTZAGATIK SORTUTAKO ERANTZUKIZUNA
ASPALDIKOko beste eralbiltzaileekin daukazun erlazioen erantzule bakarra zu zara. Gu ez ditugu zure harreman pertsonalak miatzen, beraz zure sarean sartzen uzten dituzun pertsonak kontu handiz aukeratzeko gomendatzen dizugu. Argia denez, edonork inguratu, ikaratu edo mehatxuak egiten badizu, esan ezaguzu ahalik eta azkarren beharreko urratsak emateko.
Beste erabiltzaileekin liskarretan bazabiltza, Erabilpen baldintzak urratzen ez diren bitartean (e.b., salmenta bat), ANIMATUk ez du inolako erantzukizunik hartuko. Dena den, gatazkarik egotekotan ANIMATUk bitarteko bihurtzeko eskubidea dauka, baina horrek ez du eragiten egitera behartuta dagoenik.
PUBLIZITATEA
Zerbitzuan publizitatea dagoela badakizu eta onartzen duzu. Hortaz, zure profilatik ANIMATUrekin empresa eta profesionalak kontratatutako publizitatea ikusi ahal izango duzu.
GONBIDAPENAK, PASAHITZEN BERRESKURAKETA ETA GAINONTEZEKO JAKINARAZPENAK
ANIMATUk zure helbide elektronikora bidaliko diren jakinarazpen zerbitzu bat jar dezake zure profila eta lagunen sarean dauden gertakizunen berri emateko. Uneoro jakinarazpen hauek jasotzea ala ez erabaki ahal izango uzu, orriko “Ezarpenak” panelaren bidez.
Jakinarazpen honek ez ditu eragotziko ANIMATUk egindako jakinarazpenak hurrengoan adierazitako helburuak lortzekoak badira:
* Zure pasahitza berreskuratzeko, ahaztu ba duzu
* Gonbidapenen bidalketa zuk lagun berriei bidal diezaiezun.
* Zure posta elektronikoaren helbidea aldatzea..
Jakinarazpen hauek, antzeko ezaugarriak daukatenak bezala, beharrezkoak direla ulertu eta Zerbitzuko parte bat direla onartzen duzu.
ASPALDIKOko erabiltzailea izanez, lagunak gonbidatu ditzakezu erabiltzaile bihurtu daitezen. Horretarako, ASPALDIKOko gonbidapen automatiko sistemaren bidez zure lagunari bere helbide elektronikora gonbidapen bat baino ez diozu bidali behar. Gonbidapen hau ASPALDIKOk –hala nahi baduzu- zure lagunei erregistratzeko aukera emateko eskaintzen dizun baliabide bat baino ez da. Gonbidapen bat bidaltzeak ez du eragiten jasolea automatikoki ASPALDIKON erregistratua izango denik. Zure lagunak gonbidapena onartu eta ASPALDIKOko erabiltzaileak erregistratzeko prozedura osoa jarraitu beharko du.
ANIMATUk ez ditu gonbidapenetan adierazitako datuak inolako moduan erabiliko, batez zure lagunen e-postaren helbideak. ANIMATUren aurkako kexarik egotekotan zu izango zara datu horien ardura hartu beharko duena.
ASPALDIKOko erabiltzaile izatera edonor gonbidatzean, jasoleak erreklamazioren bat egitekotan zu izango zara arduraduna eta ez duzu ANIMATUri inolako erantzukizunik leporatuko gonbidapen horren bidalketagatik.
ESTEKEN ERABILERA
Web lekuko eduki edo profilaz baliatzea beste inor profita eskuratzeko DEBEKATUTA DAGO. Berdin dio helmuga ekonomikoa izan ala ez, pertsona hori ASPALDIKOko erabiltzaile izatea edo hori egiteko erabilitako baliabide tekniko, logiko edo teknologikoak.
Ezin dira sartu ez blogak, foroak, sare sozialak, web lekuak, ezta ASPALDIKOko profiletan ere ASPALDIKOko profilak edo edukien URLtarantz bideratutako estekak. ANIMATU erabiltzaileen irudia, intimitatea edo ohorea urratu litzakeen mota honetako esteka bat aurkitzekotan, ezabatu eta dagokien agiteen jakinean jarri ahal izango du
ASPALDIKOKO ZERBITZU MUGIKORRA
Erabilpen baldintza hauetan adierazitako arau guztiak telefonoaren bidez egindako sarbideetan ere indarrean egongo dira.
Izan kontuan ASPALDIKOri dagokionean Zerbitzua dohainik dela, baina zure operadoreak datuak jaso eta bidaltzeko kontratatuta daukazun salneurria kobratuko dizula.
Zure operadoreak Zerbitzuaren funtzionamendu arrunta ostopatzen dituzten murrizketak ezarri badizu, ANIMATU ez da inoiz erantzulea izango. Era berean, zuri dagokizu ea zure operadorea, kontratatutako zerbitzuak eta daukazun telefono eredua Zerbitzua erabiltzeko egokiak diren ala ez jakitea.
ALDAKETAK
ANIMATUk edozein momentutan Erabilpen baldintzak eta Pribatutasun politika alda ditzake. Kasuaren arabera, aldaketa horiek hemen adierazten diren Erabilpen baldintzak eta Pribatutasun politika osatu edo ordezkatuko dituzte.
Erabilpen baldintzak edo Pribatutasun politikan aldaketak egotean Web lekuaren bidez jakinaraziko dizugu. Oharpena argitaratu eta gero, Zerbitzua erabiltzen jarraitzeak aldaketak onartu dituzula eragingo du. Aldaketekin ados ez bazaude, Zerbitzua lagatu ahal izango duzu horretarako prestatuta dagoen prozedura jarraituz.
BALIOZKO LEGEA ETA ESKUMENA
Indarrean dagoen araudiak ANIMATU eta Web lekuko erabiltzaileen arteko harremanak zuzenduko duten legeak eta eskumena ebatziko du. Dena den, araudiak foru zehatz bati men egiteko aukera alderdien eskuetan uzten duenean ANIMATU zein erabiltzaileak Bilbo hiriko auzitegi eta epaitegiei men egingo diete, dagokien beste foru bat badagoenari ere uko eginez.
Pribatutasun eta Datuen Babesa Politika
ASPALDIKOko erabiltzailea izan eta profil bat eduki ahal izateko, gure Datuen Babesa Politika irakurri behar duzu eta zure baimena eman behar diguzu formulario honen azkenean dagoen kutxatilaren bidez zure datuak erabili ahal ditzagun.
ERABILTZAILEA ETA PROFILAK
ASPALDIKO gizarte plataforma pribatu bat da informazioa konpartitzeko eta zure lagunekin harremanetan jartzeko espazio bat eskaintzen dizuna (hemendik aurrera “Profila” deituko dugu ezpazio hau). Zure inguruan zer gertazen den jakiteko aukera ematen dizu, eta mota guztietako kontaktuak (unibertsitatekoak, lanekoak, eta abar) egiten lagunduko dizu.
ASPALDIKOko erabiltzailea izateko gonbidapen bat dagoeneko erabiltzalea den lagun batengandik jaso beharko duzu.
Zure lagunaren gonbidapena onartu ostean, erregistratu behar duzu. Horretarako, agertuko zaizun formularioa bete beharko duzu hurrengo egiazko datu pertsonalekin:
* Izena eta abizenak
* Ikastetxean, Unibertsitatean edo lan egiten ari zaren zehaztea
* Jaiotze-data.
* Herrialdea.
* E-posta.
Hala nahi baduzu, gainontzeko informazioa eman dezakezu, helbidea, telefonoa, zaletasunak, nondik zabiltzan edo gustuko dituzun gauzak, besteak beste.
Informazio hau eskuragarri izango da uneoro eta zure profilaren bidez aldatu ahal izango da.
ASPALDIKOn profil bat edukitzeak zu izan behar eta beste inoren lekua ezin duzula hartu eragiten du. Arduratsu izan behar duzu eta zure benetako datuak sartu behar dituzu. ANIMATUn zure datuak egiaztatzen saiatuko gara. Datuak faltsuak edo osatu gabe izatekotan sarbidea debekatu edo profila ezabatzeko eskubidea izango dugu, edozein beste ekintzei uko egin gabe. Profila erreala bat edukitzea baldintza ezinbestekoa da. Honez gain, ASPALDIKO plataforma pribatua izanez, onarpen eskubidea daukagula eta gure ustez Zerbitzuari egokitzen ez diren profilei sarbidea eragotzi edo ezabatzeko gaitasuna dukagula jakinarazten dizugu.
ASPALDIKOn erregistratzen zarenean, zure egiazko informazio pertsonala argitaratzen duzu, nahi duzun moduan eta zuk aukeratzen duzun jendearekin. Informazio pertsonala zure kontrolpean egongo da, zuk aukeratuko dituzun pribatutasun baldintzapean.
Zu zara uneoro zure informazio pertsonala kontrolatu behar duena. Hori dela eta zer eta norekin konpartitzen duzun zuhur erabakitzeko biziki gomendatzen dizugu. Gainera, zure informazio pertsonalean emandako datuetan izandako jazoketen berri eman beharko diguzu. Horretearako, aukeratu “Nire kontua”, “Informazio pertsonala” eta egin itzazu nahi dituzun aldaketak.
GONBIDAPENAK
ASPALDIKOko erabiltzailea izanez, lagunak gonbidatu ditzakezu erabiltzaile bihurtu daitezen. Horretarako, ASPALDIKOko gonbidapen automatiko sistemaren bidez zure lagunari bere helbide elektronikora gonbidapen bat baino ez diozu bidali behar. Gonbidapen hau ASPALDIKOk –hala nahi baduzu- zure lagunei erregistratzeko aukera emateko eskaintzen dizun baliabide bat baino ez da. Gonbidapen bat bidaltzeak ez du eragitean jasolea automatikoki ASPALDIKON erregistratua izango denik. Zure lagunak gonbidapena onartu eta ASPALDIKOko erabiltzaileak erregistratzeko prozedura osoa jarraitu beharko du.
ASPALDIKOk ez ditu gonbidapenetan adierazitako datuak inolako moduan gordeko, batez zure lagunen e-postaren helbideak -gonbidapena igortzeko baino ez dira erabiliko-. ANIMATUren aurkako kexarik egotekotan zu izango zara datu horien ardura hartu beharko duena.
ASPALDIKOko erabiltzaile izatera edonor gonbidatzean, jasoleak erreklamazioren bat egitekotan zu izango zara arduraduna eta ez duzu ANIMATUri inolako erantzukizunik leporatuko gonbidapen horren bidalketagatik.
Erabiltzaile bezala, gonbidapen sistema Erabilpen baldintzetan azaltzen denarekin modu egoki batean erabiliko duzu.
PROFIL BAT EDUKITZEKO GUTXIENEKO ADINA
Jakin ezazu Zerbitzuaren sarbidea 14 urtekoak baino gazteagoak direnentzat DEBEKATUTA dagoela. Hortaz, Erabilpen baldintza hauek onartzekotan 14 urte baino gehiago dauzkazula zin egingo duzu eta aitorpen horren ardura osoa hartuko duzu.
ANIJMATUko taldekideok zurekin harremanetan jar gaitezke edonoiz zure benetako adina NANaren fotokopia edo antzeko agiri baten bidez egiaztatzeko. Emandako epean informazioa ematen ez badiguzu zure profila baliogabetu edo ezabatzeko eskubidea izango dugu.
NAN edo emandako agiriaren datuak ANIMATUko persona baimenduak baino ez dute aztertuko eta nortasuna egiaztatzea izango da agiriaren erabilera bakarra.
14 eta 18ren arteko urtekoa bazara, Zerbitzuaren bidez kontaktatu dituzun pertsoneei informazioa bidali baino lehen zure guraso edo tutoreekin hitz egiteko biziki gomendatzen dizugu.
14 urte baino gutxiago dituen erabiltzaile baten berri edukitzekotan beharreko urratsak emango ditugu eta bere profila baliogabetu edo ezabatu ahal izango dugu.
Gehiegikeriak edo Erabilpen baldintzak urrapenik nabaritzekotan, batez ere adingabekoekin lotuta badaude, albait azkarren jakinarazi eta mezu bat bideltzeko kudeatzailea@apdko.com helbideari erregutzen dizugu.
PRIBATUTASUN MAILAK
ASPALDIKOk zure datuak babesteko hainbat pribatutasun mailak eskaintzen dizkizu. Hauen bidez, zure ardurapean soilik erabaki ahal izango duzu nork ikus dezakeen zure informazio pertsonala.
ASPALDIKO erabiltzailea izanez, zure profilaren pribatutasuna eta osagaiak, argazkiak, ohar-taula, mezu-hartzea eta teléfono zenbaki ikuspena kontrolpean edukiko dituzu. Hurrengoan zure pribatutasuna nola kudeatu irakatsiko dizugu, edukiaren arabera, hiru mailatan. Zuri dagokizu zein pribatutasun maila aukeratu.
ASPALDIKOk eskainitako lehenengo pribatutasun mailak zure profila eta argazkiak kudeatzen ditu eta maila hauen artean aukeartu ahal izango duzu:
Nire lagunak bakarrik: Zuk aukeratutako lagunek baino ez dute zure profilako informazioa ikusi ahal izango.
Nire lagunen lagunak arte: Zuk aukeratutako lagunek eta baita haiek aukeratutakoek ere zure datuak profilako informazioa ikusi ahal izango dute.
ASPALDIKOko kide guztiak: ASPALDIKOn profila bat daukan edozein pertsonak ikusi ahal izango du informazioa.
Bigarren pribatutasun mailan mezuak bidali eda zure ohar-taulan idatzi dezaketen pertsonak aukera ditzakezu: nire lagunak bakarrik, nire lagunen lagunak arte edo ASPALDIKOko kide guztiak.
Hirugarren pribatutasun zure teléfono zenbakiak ikusi ditzaketen pertsonak aukera ditzakezu: nire lagunak bakarrik, nire lagunen lagunak arte edo ASPALDIKOko kide guztiak.
Honez gain, zure ohar-taula edo argazkiak jaistea erabiltzaile guztiei galerazi diezaiekezu, eta nahi duzun erabiltzaileak blokeatu. Aukera hauek guztiak arestian azaldutako pribatutasun maila guztiekin bateragarriak dira.
ASPALDIKOk pribatutasun maila berriak indarrean jarriko balitu agiri honetan azaltzen den legez jakinaraziko genizuke. ANIMATU ez du inolako erantzukizunik hartuko zuk aukeratutako segurtasun kontrolak edo zure informazioa eskuragarri izan duten erabiltzaileak direla eta.
ANIMATUk ez du kontrolatzen erabiltzaileen balizko datu pilaketa edo erabilera. Hortaz, ez dagokigu inolako erantzukizunik honen inguruan.
Izan kontuan ASPALDIKOk beste erabiltzaileak bilatzen laguntzen dizun tresna bat daukala. ASPALDIKOko profiletan zehar egiten diren bilaketa orokorretan ezin da erabiltzaileen profileko informazioa ikusi. Ikus daitekeen informazio bakarrak izena, parte hartzen duzun sareak eta argazkia –baldin badago- izango dira. Gertakizun batera joango ala agian joango zarela diozunean, aurrekoan zerrendatuak izango dira ikusgai egongo diren datu bakarrak.
DATU PERTSONALEN ERABILERA ETA PUBLIZITATEA
Ematen dizkiguzun datuak ASPALDIKOn erregistratzean Erabiltzaileen datu base batean sartuko ditugu. Datu base horren berri Espainako Datuen Babeserako Agentziari eman diogu dagoeneko.
Espainako Datuen Babeserako Agentzia datu pribatuak babesten dituzten legeen betetzea zaintzen du eta euren pribatutasuna eta integritatea bermatzen ditu.
Zure datuak ASPALDIKO erabiltzaile bihurtu eta sarbidea emateko jaso behar ditugu, gure plataformak eskaintzen dituen zerbitzuak erabili ahal ditzazun. Gainera, ASPALDIKOn jazotako gertakizunen berri izango duzu, eta baita ANIMATUrekin lan egiten duten enpresen inguruko informazioa.
Sarearen bidez babestutako gertakizunetan sartu ahal izango zara. Gertakizun hauek ASPALDIKOrekin lan egiten duen empresek antolatu ohi dituzte, eta nahi baduzu perte hartu ahal izango duzu
ASPALDIKOko erabiltzailea izanez, zuren datu pertsonalak aztertu ditzakezu haiekin zer egiten dugun jakiteko eta, behar bada, ekintza zehatz batean erabiltzea eragozteko. Honez gain, zure datuak zuzenak ez direla ikustekotan aldatu ahal izango dituzu, edo ezabatzeko eskatu ASPALDIKOko erabiltzailea izaten jarraitu nahi ez baduzu
Gauza hauek guztiak egiteko gurekin kontaktu egin beharko duzu kudeatzailea@apdko.com helbidera mezu bat bidaliz. Arestian aipatutako ekintzak egiteko NANa edo zure nortasuna egiaztatzen duen beste agiri bat eskatuko dizugu, mezua bidali diguna benetan zu zarelako ziurtasuna edukitzeko.
INFORMAZIO PERTSONALA ETA EDUKIAK
Datu personalaz gain, zure profilan argazkiak, testuak, bideoak eta ASPALDIKOko Erabilpen baldintzpean egongo diren edukiak argiratu dezakezu.
ANIMATUk ez du gainbegiratzen beste erabiltzaileekin trukatzen duzun informazioa eta horregatik ez du informazio hori dela eta inolako erantzukizunik hartuko. Hala ere, Erabilpen baldintzak edo Datu Pertsonalen Babes Politikaren kontrako eduki edo informazio desegokia dagoela badakizu bidal ezaguzu mezu bat kudeatzailea@apdko.com helbidera.
ASPALDIKOKO ERABILTZAILE IZATEARI UTZI
Horretarako “Nire kontua”, “Ezarpenak” aukeratu eta sakatu orrialdeko bukaeran “Kontua ezabatu” adierazten duen botoia.
Zure kontua ezabatzen baduzu ezin izango zara ASPALDIKOn berriro sartu kontu bebera erabiliz eta zeneukan informazio pertsonala guztia galduko duzu, zure profilan zeuden argazkiak barne.
Zalantzarik baldin badaukazu, bidal ezaguzu mezu bat kudeatzailea@apdko.com helbidera.
COOKIAK
Dakizunez, cookiak zure konputagailuan gordetzen diren fitxategi txikia batzuk dira, web orrira egiten duzun sarbideari buruzko informazioa daukatenak.
ASPALDIKOk erabilera errazteko cookiak erabuiltzen ditu. Cookien bidez ezinezkoa da zure datu pertsonalak miatzea, ezta zure nortasuna igarri. Honez gain, zure nabigatzailearen bidez cookiak baliogabetzeko aukera daukazu.
INFORMAZIO LEGALA
ANIMATU MULTIMEDIA, S.L. (aurrerantzean, ANIMATU) merkatal elkarte bat da Bilbon, Mazarredo zumarkalean 35, 7º CD, (48009 Bilbo) helbidea daukana,eta info@animatu.com helbide elektronikoarekin.
ANIMATU Bizkaiko Merkatal Erregistroaren erroldatua dago, 4207. Liburukia, 0 Liburua, 171. Folioa, 8. Atala, BI-34842 Orria eta B95220869 IFK dauka.